Sute batengatik larri zaurituta ospitaleratu dute gizon bat

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 27a

Sutearen eremua.

Kale Nagusia 60 zenbakiko utzitako pabilioi batek su hartu du gaur goizaldean eta, horren ondorioz, bertan bizitzen zeraman 38 urteko pertsona etxegabe batek zauri larriak pairatu ditu. Bilboko Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute horregatik. Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi duenez, gau hotzari aurre egiteko sua piztu du eta horri indar gehiago emate aldera gasolina bota dio. Horrek eragin du sutea.

Udaleko Komunikazio sailak Udaltzaingoaren bidez jakin ahal izan duenez, ospitaleratu egin behar izan duten pertsona horrek "pare bat gau" zeramatzan su hartu duen pabilioian. 38 urte ditu eta frantsesa da jatorriz, ez dago udalerrian erroldatuta. Lehen esan bezala, goizeko 04:34etan gertatu da ezbeharra, gau hotzari aurre egiteko piztutako suari gasolina bota dionean, garrak bizitzeko asmoz. Ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira Kale Nagusira eta gizon hori pabilioitik atera ostean, zituen zauri larriengatik, Gurutzetako Ospitalean ingresatzea erabaki dute.