Eguzki Areto Futbol taldeek jardunaldi oparoa izan zuten

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 27a

Eguzki Arkupe Rehabilitaciones taldea eta Idiazabal taldeen arteko neurketaren irudia.

Areto Futbol taldeko ordezkari guztiek puntuak eskuratu zituzten euren partidetan

Ohorezko Erregional Mailako Eguzki Arkupe Rehabilitaciones-ek aurreko saioko arantza kendu ahal izan zuen Maialen Chourraut kiroldegian Janrablue Futsal taldearen aurka jokatutako partidan. Hasieratik aurre hartu zuen etxeko taldeak eta ongi mantendu zuen errenta azkenera arte; 9-6 irabazi zuen.

Eguzki ISU Leihoak taldeak, aldiz, berdinketako puntua igo zuen sailkapenera. Erregional I. mailako taldeak Tolosalaren aurka neurketa berdindua jokatu zuen. Aurkaria aurretik jarri ostean, erasoak ongi landuta berdindu eta aurretik jartzea lortu zuen etxeko taldeak. Baina tolosarrak ez ziren burumakur geratu eta azkenean binako berdinketa eskuratu zuen.

Gazte mailako Eguzki Lekuona tailerrak erraz gainditu zuen Irun Futsal; 1-14 gailendu ziren hori-beltzak.

Eguzki Escalerilla tabernak ere garaipena eskuratu zuen kadete mailan Antiguoko Servicios Industriales taldearen aurka; 4-2 gailendu zen.

Infantil taldeek ere ez zuten huts egin. Eguzki Patricio taberna eta Eguzki Andatza taberna taldeak nagusi izan ziren. Lehenak 5-1eko emaitza eskuratu zuen Lauburu KE Ibarraren aurka eta bigarrenak 1-11 Antiguoko KE Imatel taldeari. 

Neurketa interesgarriak

Hileko azken asteburuan neurketa zirraragarriak izango dituzte herriko ordezkariek. Sailkapeneko bigarren postuan dauden Miren Taberna OKE B eta Janrablue Futsal B izango dituzte Ohorezko Erregional mailako zein Erregional I. mailako taldeek, hurrenez hurren.