Egun osoan zehar, jarduera ezberdinak izango dira Okendo plazan, baina proba arratsaldeko 16:00etan izango da. Parte hartzen duten korrikalari zein ipar martxalariek 5,5 kilometroko ibilbidea egingo dute.
Antolatzaileek webgune bidezko izen ematea ireki dute dagoeneko. Abenduaren 28ra arte www.sansilvestrelasarteoria.com helbidean egin daitezke inskripzioak eta zazpi euro ordaindu behar dira.
Urtero legez, opariak zozkatuko dira parte hartzaileen artean eta mozorro onenek ere izango dute saria.