Lehen mailako lehian, Jon Martin laugarrenez jarraian Real Sociedad taldeko hamaikakoan izan zen Osasunaren aurka, hilaren 22an.
Sadarreko partidan sendo izan zen herritarra eta talde txuri-urdinaren garaipenean (1-3) bere harritxoa jarri zuen.
Egun batzuk geroago, hilaren 24an, Sansek Valladolidekin neurtu zituen indarrak Anoetan Hypermotion Ligan.
Astiazaran norgehiagoka osoan izan zen zelaian eta gol aukera nabarmena izan zuen lehen zatian; langa gainetik joan zen bere jaurtiketa.
Baliozko puntuak
Herriko taldeei dagokionez, denetariko emaitzak izan ziren. Baina aipatzekoak dira Ostadarreko Erregional Gorenak eta Texas Lasartearra FCko Erregional I. mailako taldeek lortutako puntuak. Horiei esker, euren sailkapeneko lehen postuan mantentzen dira herriko ordezkariak.
Urdin-beltzen Erregional Gorenak aurreko jardunaldiko beheraldiari aurre egin eta berdinketa lortu zuen Usurbil FTren aurka.
Zuri-urdinen lehen taldeak, aldiz, 1-3 irabazi zion Beti Ona CDri.