Errigora proiektuaren ateak zabalik dituztela adierazi diete herritarrei, eta "modu ugari" dituztela parte hartzeko. Herriko boluntarioekin harremanetan jarri nahi izanez gero, errigora.lasarteoria@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute.
Amaitzeko, eskerrak eman dizkiete berriro ere, "ezinbestekoak" direnei: "Euskaltzale, ekoizle, auzolangile, milaka kontsumitzaile... Guztioi, mila esker!".