Munduaren egoera aztertuko dute gaur, borobilean

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 27a

Joan den ikasturteko solasaldietako bat.

'Gerrak, arantzelak, injustiziak... birpentsatu dezagun mundua' lelopean egingo dute solasaldia eta bi aditu gonbidatuko dituzte: 'Berria' egunkariko kazetari Arantxa Elizegi eta nazioarteko analista Txente Rekondo. Bertaratzen den norbaitek hala beharko balu, unean bertan saioa gaztelaniara itzultzeko zerbitzua emango dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Oriarte Landaberri institutuan elkartuko dira, 19:00etan.