Dokumental emanaldia eta solasaldia egingo dituzte gaur

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 27a

Komite Internazionalistak eragileko kideak Antonio Mercero aretoan izango dira gaur 19:00etatik aurrera. 'Smurfit criminal ambiental' ikus-entzunezkoa emango dute; enpresa horrek Kolonbian eragiten dituen "inpaktu soziologiko larriak" eta herrialde horretako herritarren erresistentzia erakusten ditu lanak. 50 minutuko proiekzioa izango da eta ondoren hitzaldia egingo dute, bertan izandako brigadisten eskutik. Lasarteoriatarrak gonbidatu dituzte ekimenean parte hartzera.