Gogoetarako arratsalde aproposa izan dute herriko nagusiek eta haurrek

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 26a

Azaroaren 25eko egitarauaren barruan, bideoforuma aurrera eraman dute Biyak Bat egoitzan. Jazarpenaren gaineko ikus-entzunezko bat ikusteko aukera izan dute bertaratu diren herritarrek, eta horren gainean solastatu dira gero. Iguripena sortu du deialdiak, izan ere, dozenaka herritar batu dira aipatu egoitzako aretoetako batean

Gaztetxoek ere izan dute hausnarketarako tartea. Mari Garcia Ladero ipuin kontalariak berdintasunaren gaia oinarri hartuta, zenbait ipuin kontatu dizkie bera entzutera joan direnei. Oinetakoak kendu, eroso jarri eta ipuin kontalariaren ondoan, zirkuluan eseri dira. Hiru ordu laurden iraun dituen saio atsegina izan da; hori ere gogoetarako aproposa.