Kadete mailako A multzoan lehiatu ziren Xabat Martin eta Dario Sanchez eta Junior A mailan Luken Garmendia Andoaingo Txirrrindulari eskolako herritarrak. Bi proba burutu zituzten gazteek, kanporaketa eta puntuazioa.
Martinek lortu zituen emaitzarik onenak. Eguneko sailkapen orokorrean laugarren izan zen herritarra eta probaka, laugarren kanporaketan eta seigarren puntuazioan. Aurreko bi asteetako emaitzei esker, sailkapen orokorrean lehen postuan mantentzen da.