Elkarteko kideek ederki egin zieten aurre euren borrokei eta lau domina jantzi zituzten; Aitor Santosen zilarrezkoa eta Anne Linazasoro, Iraia Diez zein Unai Guisadok brontzezkoa.
Honi esker, abenduaren 14an, Erandion (Bizkaia) jokatuko den Euskadiko txapelketarako txartela eskuratu dute laurek.
Txapelketak eta azterketa
Ez da hori LOKEko kideek hurrengo hilabetean izango duten lehia bakarra izango.
Beterano mailako Espainiako txapelketan izango da Asier Sagasti abenduaren 7an Segovian (Gaztela eta Leon); 13an, kadeteek Erandioko torneoan parte hartuko dute eta astebete beranduago, hilaren 20an, Kantabrian junior mailako Espainiako kopako jardunaldian ere lehiatuko dira. Egun horretan bertan, gainera, gerriko beltzeko azterketa egingo dute taldeko hainbat kidek.