Buruntzaldea IKTko igerilariak, prestakuntzan aurrera

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 25a

Neguko bigarren jardualdiak lehiatu ziren Buruntzaldea IKTko kideak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Neguko Ligako bigarren jardunaldia lehiatu zen hilaren 15ean, Hernaniko kiroldegian. Buruntzaldea IKTko kirolariak zein herriko igerilariek parte hartu zuten hitzorduan eta euren markak ondu zituzten

Buruntzaldea IKTko kidei dagokionez, hamabi kirolari egon ziren igerian infantil, junior eta absolutu mailan eta hemezortzi marka berri ezarri zituzten:

  • Amaiur Iparragirre: 400 m. lau estilo, 06.10,97.
  • Ane Meyer: 100 m. bular (01.45,91) eta 50 m. tximeleta (38,34).
  • June Apeztegia: 100 m. lau estilo, 01.43,09.
  • Izaro Bautista: 50 m. libre (36,82) eta 100 m. lau estilo (01.37,66).
  • Aiala Rojo: 100 m. lau estilo (01.34,87) eta 200 m. libre (02.51,82).
  • Lier Garmendia: 100 m. bizkar (01.16,07) eta 100 m. lau estilo (01.21,74).
  • Aitor Ormazabal: 100 m. bizkar (01.11,27) eta 400 m. lau estiloetako (05.38,22).
  • Ander Martinez: 100 m. lau estilo (01.19,56).
  • Nille Becerra: 100 m. bular (01.40,38) eta 100 m. lau estilo (01.28,94).
  • Laida Guerrero: 100 m. lau estilo (01.37,28).
  • Aitor Estanga: 100 m. bizkar (01.26,22) eta proba bereko lehen 50 metroetako pasea (39,10).

Gainera, infantil kategoriako gazteak Gipuzkoako zein Euskal Herriko Txapelketarako giltza edo gutxienekoetatik gertu dabiltza eta Aitor Ormazabalek, esate baterako, 400 m. lau estilo probako markarekin Euskal Herriko lehiarako txartela eskuratu du.

Horiez gain, Fortuna taldean igerian ari diren Kimetz de La Cruz eta Ibon Elola herritarrak ere izan ziren lehian. De la Cruzek 50 m. libre (28,29) eta 100 m. bizkar (01.06,02) proban egin zuen igeri eta Elolak 50 m. (26,03) zein 200 m. (02.08,60) libreetan. Horrez gain, 4x100 m. libre probako erreleboan ere izan ziren igerian (03.55,18).

Maila horietako kideek atseden izango dute abenduaren 13ra arte. Bien bitartean hilaren 29an, benjaminek lehen jaialdia eta alebinek ligako bigarren jardunaldia izango dute, Andoainen.