Adimen desgaitasuna duten pertsonen alde Donostiako Bulebarra betetzeko deia egin dute eragile horretako kideek. Abenduaren 2an kontzentrazioa egingo dute bertan, 18:15ean, eta geroago, 19:00etan, ekitaldi nagusia aurrera eramango dute Antzoki Zaharrean. Atzegik Lasarte-Orian dituen ordezkariek egitasmo horrekin bat egitera gonbidatu dituzte herritarrak.