Lasarteoriatarren elkartasuna gailendu zitzaion joan den ostiraleko giro ezin okerragoari eta haurren minbizia ikertzen lagunduko duten 626 euro biltzea lortu zuten jarduera solidarioaren antolatzaileek; Bartzelonako Sant Joan de Deu ospitalari eman diote diru hori guztia. "Espainiar estatuan, urtero, 1.200 haurri eragiten die gaixotasun horrek", jakinarazi dute.