Abisu horiak bihar gauerdira artekoak izango direla jakinarazi dute Euskalmeteko kideek.
Euskalmet agentziak iragarri duenez euria barra-barra egingo du gaur eta bihar. Hori dela-eta, abisu horiak ezarri ditu eta herritarrei kontuz ibiltzeko eskatu die. Zenbait tokitan, egun bakarrean, metro karratuko 60 litro edo gehiago bota ditzakeela ohartarazi du. "Arratsalde-gau partean trumoi ekaitza eta txingorra egin ditzake Kantauri isurialdean".
Abisu horiak bihar gauerdira artekoak izango direla jakinarazi dute Euskalmeteko kideek.