Gogotik gozatu du publikoak Gospelarekin

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 23a

Goiko Gela taldeak kontzertua eskaini zuen, larunbat iluntzean, Manuel Lekuonan. Southern gospel azpigeneroko kantu ezagunen euskarazko bertsioak kantatu zituzten, baita zenbait abesti original ere. 2020ean sortutako talde donostiar honek lau abeslari ditu: Jon Imanol Etxabe, Julen Morgado, Santi Romano eta Olatz Otxoa. Eurekin batera, bateria, baxu eta pianojolea oholtzaratu ziren. Azken honek gidatzen du taldea; Iñaki Miguelek, hain zuzen. Lasarteoriatarrek ederki igaro zuten ilunabar hotza, kultur etxeko lau pareten artean, musikaren doinuekin. 

Erlazionatuak