Eguerdi aldera, eserlekuak okupatzen hasi da jendea. Aurten Udal Liburutegiko hitzaldi aretotik at, literatura sarien banaketa aurrera eraman da, Antonio Mercero gunean. Irabazleak eta beraiekin etorritakoak jesarrita, hainbat zutik geratu dira gela txikia geratu delarik. Aurkezle lanetan, Ainara Elizetxea kultur zinegotzia eta Agustin Valdivia alkatea aritu dira. Saioarekin hasteko, Valdiviak Rafik Schami idazlearen hitz batzuk irakurri ditu, eta aipuaren harira, idaztearen "ahaleginari" buruz aritu da, baita izkiriatzearen lanaren inguruan ere. Adierazi nahi diren ideiak laburbiltzeko hitzak topatzea zein garrantzitsua den aitortu.
Guztira 108 obra aurkeztu dira. Haur eta gaztetxoek 53 lan aurkeztu dituzte: 12, A kategorian, eta 41, B kategorian. C kategorian ez da lanik aurkeztu. kontrara, helduen lehiaketan, euskaraz bost mikrokontakizun eta sei poesia jaso dituzte; eta gaztelaniaz, 35 mikrokontakizun eta 9 poesia.
Ohiko legez, sari banaketari ekin aurretik, saritutako hainbat obra leitu ditu Aiertzak: Udane Cuetos Armasen Mari azken lamia, idazlana eta Carlos Marcos Estebanezek idatzitako Autobiografía sin título mikrokontakizuna. Egiteko horretan, Adrian Golbano Larragaña pianojole gaztearen doinuak izan zituen bidelagun.
Irakurketa amaituta, sarituen izenak esan ditu Aiertzak eta alkateak eta zinegotziak diplomak banatu dituzte.
SARITUAK - LASARTE-ORIAKO HAUR ETA GAZTEEN XXXVIII LITERATUR LEHIAKETA 2025
-
A KATEGORIA: 2015ean edo ondoren jaiotakoak
-
- 1. saria: Malen Nogales Garcia de Andoin, Martin eta helatuak idazlana.
- 2. saria: Udane Cuetos Armas, Mari azken lamia, idazlana.
- 3. saria: Mikel Rodriguez Barbero, Uharte debekatua idazlana.
B KATEGORIA: 2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoak
-
- 1. saria: Izaro Gonzalez Gonzalez eta Julen Pastor Ferreiro, Non bideak aurkitzen diren idazlana.
- 2. saria: Guillen Iraola Hernandez, Otso Gorritxu idazlana.
-
3. saria: Guillen Iraola Hernandez, Arraina?!! Puajj!! idazlana.
SARITUAK - LASARTE-ORIAKO XXXIX. LITERATUR LEHIAKETAK
-
EUSKARAZ
-
- Poesia: Sara Aramburu Lasa, Maitasunaren zirrikituak.
- Mikrokontakizuna: Iñigo Legorburu Arregi, Kontaktua.
-
GAZTELANIAZ
-
- Poesia: , Bancarrota en la industria del sueño.
- Mikrokontakizuna: Carlos Marcos Estebanez, Autobiografía sin título.
- Mikrokontakizuna "Lasarte-Oria" saria: Oihane Sanchez Martinez, El espejo.
Haur eta Gazteen Literatur Lehiaketako epaimahaia osatu dute Ane Labaka Mayozek, Idoia Garzes Aldazabalek eta Lierni Rekondo Villaronek. Helduen Literatur Lehiaketan, berriz, Felipe Juaristi Galdosek, Karlos Linazasoro Izagirrek eta Elisabete Tolaretxipi Lertxundik, euskarazko lan onenak hautatu dituzte; eta Marian Benitez Izquierdok, Mertxe Tranche Iparragirrek eta Albert Vazquez Perezek, gaztelaniazkoak. Idazkari lana Isabel Fuertes Machinek bete du.
Ordainsariak emanda, Elizetxeak eta Valdiviak oroigarri bana eman diete pianojoleari eta bere koordinatzaileari zein Aiertzari ere.