Formatu txikia, baina poz handia

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 22a

Urte borobila dute aurtengoa Scooter Club Euskadiko kideek duela 25 urte hasi baitziren motorzaleen rallyak ospatzen. Urtemuga berezia ixteko antolatu dute egun osoko rallya. 

Termometroak ez ditu bi zenbaki markatu, larunbat goizean. Hotz itzela, baina egun eguzkitsua. Giro horretan ekin diote Scooter Club Euskadiko kideek topaketari. Aurten 25 urte betetzen dituztelako, festa handia antolatu zuten, ekaineko asteburu oso batean. Alabaina, urteurrenaren ospakizunak urte osoan zehar zabaldu dituzte. Besteak beste, Gipuzkoari itzulia emateko ibilbideak antolatu zituzten, Merkadillo broncatea ere lehen aldiz. Larunbat honetakoa festari amaiera emateko aitzaki lana egin du. 

Azken egunetako eguraldiagatik, espero baino parte hartzaile gutxiago izan dira. Horren aurrean, antolatzaileak triste agertu dira. Dena den, ospakizunari gogoz ekin diote. Lehen orduetan, Vespa eta Lambretta marketako motorzaleei ongietorria egin diete, Okendo plazan. Jarraian, ordulariak hamaikak zirela abisatzean, herrian eta inguruko udalerrien barrena partitu dira Scooter Run ibilbidea dela-eta. Bazkalorduaren aurretik, Okendora bueltatu dira eta motorrak erakusgai ipini dituzte. Era berean, sari banaketa egin dute. Jarraian, herri bazkaria egin dute, eguzki izpiek berotutako Okendoko txoko batean. 

Arratsaldean, haurrentzako zein helduentzako jokoak egin dituzte. Hainbat pertsona gerturatu dira