Gizarte Zerbitzuak sailarekin batera, hainbat herritarrek txokolatada solidarioa antolatu dute, aurten ere. Okendo plazan ipinita, txokolate beroa euro baten truke eman dute, prezio bera izan dute bizkotxoek. Bildutako diru guztia Bartzelonako Sant Joan de Deu ospitalera bideratuko dute, haurrek pairatutako minbizia ikertzen jarrai dezaten. Eguraldia hotza eta euritsua izan arren, herritarrak gerturatu dira, arkupeetara; tamalez, nahi bezain beste ez dira izan.
Jaki goxoak eta beroak banatzearekin batera, elkartasun bingoa eraman dute aurrera. Bertako ordainsariak Lasarte-Oriako hainbat saltokiek eman dituzte.