Lasartearra Kirol Elkartean jokalari izandako hogei lagun elkartu dira izen bereko elkarte gastronomikoan, ia bi hamaikako osatzeko adina jende. Garai zaharrak, anekdotak eta bestelako bitxikeriak gogoratu bitartean bapo bazkaldu dute: txistorra, txakolitan egindako ganba handiak, porru eta ganba krepak txipiroi saltsarekin, Palenciako arkumea patatekin eta tarta whisky erara.