Horien artean, Mari Carmen Olaso podiumera igo zen Palentziako (Gaztela eta Leon) Maratoi Erdian, hilaren 15ean. Helmugan 01.44.10 marka egin zuen eta F55 mailako lehen postua eskuratu zuen.
Distantzia luzeko lasterketekin jarraituz, La Habanako Maratoia (Kuba) egin zuen Tomas Arruti herritarrak eta 04.01.37 markarekin amaitu zuen.
Ikaztegietako Herri kroseko hamar kilometrotako proban hiru itzuli eman behar izan zioten parte hartzaileek herriaren inguruko errepideetan egin zen lasterketan. Erik Serrano herritarrak 42.25 behar izan zituen bidea egiteko.
Mendian, aldiz, Nafarroa aldean izan dira lehian. Lodosa traileko zortzi kilometrotako lasterketa egin zuen Naiara Lizaso herritarrak; 54.53 marka egin zuen.
Eta Irunberriko Iturbero trailean Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteko kide (LOTME) Ine Aguadok 01.11.30 behar izan zituen 10,5 kilometroak egiteko.
Bestalde, krosean ere izan zen lehian Olaso herritarra.Hilaren 16an, Euskadiko Ligako hitzordu den La Blancako krosa lehiatu zen Gasteizen (Araba).
500 bat korrikalari bildu ziren Gamarrako parkean eta herritarrak master mailako proban 2.500 metroko bidea egin zuen; 14.00 behar izan zuen proba amaitzeko.