Hodei Murgiondo surflari Barrosa Skull Groms proban parte hartu zuen hilaren 1ean eta 2an, Chiclanan (Cadiz, Andaluzia). Espainiako Junior serietako azken proba puntuagarria La Barrosako hondartzan lehiatu zen eta horregatik, kirolari ugari bildu ziren. Murgiondo 16 urtez azpiko mailan lehiatu eta kanporaketak gaindituz finalera iritsi zen, baita garaipena erdietsi ere. Egun Espainiako sailkapen orokorrean seigarren postuan da herritarra