Gipuzkoa Sortzen taldeak Arandara (Burgos) egin zuen bidaia. Hasieratik nagusi izan ziren beltzak eta 3-13 irabazi zuen.
Euskal Ligako 18 urtez azpiko eta 16 urtez azpiko Zarautz Beltzak Mutriku taldeek, aldiz, ez dute zorterik izan fase berriko lehen hitzorduetan.
Zaharrenek, euren kategoriako I. mailako ligan, Durango izan zuten aurrez aurre eta partida borrokatuan, 13-18 galdu zuten.
Gaztetxoak, aldiz, 2. mailako A multzoan arituko dira. Fase berriari hasiera emateko Hernaniren aurka neurtu zituzten indarrak eta aurkaria 12-47 gailendu zen. Erik Perez herritarrak entsegua egin zuen.
Beltzen beste hitzorduak
Bestalde, Beltzak harrobiko Eneko Sanchezek Aviron Bayonnais eta Biarritz Olympique Iparraldeko taldeen derbia bizi izan zuen. Herritarra Lapurdiko taldean ari da lehian Crabo edo 18 urtez azpiko taldean eta neurketa berezian hamabostekoan izan zen. Ederki jardun zen eta garaipenean (8-21) bere harritxoa jarri zuen.
Eta ligak alde batera utzita, Alex Saleta herritarrak Espainia eta Ingalaterraren arteko partidan parte hartu zuen; 69. minutuan atera zelaira lasarteoriatarra.
Norgehiagoka zirraragarria izan zen. Gorri-horiak ongi borrokatuz metroak irabazi eta aurre hartu zietan ingelesei. Partidako azken zatian, markagailuan 25-17a zegoela, Ingalaterrak bere balioa erakutsi eta entsegu zein gauzatzeak lotuz, 25-29 irabazi zuen.
Lagunartekoekin amaitzeko, hilaren 22an, Espainiak Fijiren aurka neurtuko ditu indarrak, Malagan (Andaluzia).
Neurketa Lasarte-Orian
Beltzak RTko ordezkariek bi neurketa izango dituzte hilaren 14an.
Ohorezko B mailako taldeak Astin, Zarautzen izango du neurketa Iruñea RTren aurka eta Euskal Ligako I. mailakoa, aldiz, Atsobakarreko kirol gunean izango da, 15:00etan. Herriko zaletuek Beltzen eta Getxo RTren arteko norgehiagokaz gozatu ahalko dute.