Lasarteoriatarrek eman dituzten botoetatik ia-ia guztiak digitalak izan dira, bederatzi izan ezik. Esan bezala, botoen % 85,6 balioztatu ditu udalak eta hauek izan dira emaitzak:
Parte Hartze saileko zinegotzi Nagore Duranek eta Jaiak departamentuko zinegotzi Txus Alonsok herritarren inplikazioa nabarmendu dute: "Beste behin, gogo biziz erantzun diote gure proposamenari; helburua da jaien izaera parte hartzailea mantentzea". Behin gaia erabakita, otsail erdialdeko ospakizuna "are gogo gehiagorekin" prestatuko dutela ziurtatu dute. "Dibertsioa, sormena eta parte hartzea uztartzen dituen programa diseinatuko dugu konpartsekin batera".