Lehen hiru goletan dinamika bera jarraitu zuen neurketak aurkaria aurreratu eta Eguzkik berdinketa lortu zuen. Hori-beltzek laugarren gola egiterakoan hautsi zuten inertzia, baina gutxi iraungo zuen ametsak Donostiko taldeak berdindu eta minutuetara berriro ere markagailura bosgarrena igo zuenean. Bosnakoa ederki borrokatuz lortu zuten etxekoek. Aurkariak azken minutuetan seigarrena egingo zuen, ordea.
Hiru puntuak
Eguzki Areto Futbol taldeko gainerako ordezkariek ederki gainditu zuten jardunaldia.
Erregional I. Mailako Eguzki ISU taldeak Zaldibian garaipenaren bidea hartu du; 2-4 gainditu zuen Auza Zaldibi.
Gazteen Mailako taldeak aurreko jardunaldiko arantza kendu zuen Zarautz Gran Camping B taldearekin eta 5-3 irabazi zuen.
Eguzki Escalerilla tabernak Lauburu Zubiaurre tabernaren aurka neurketa borrokatua jokatu zuen. 2 eta 1ekoa lortuz garaipena erdietsi zuen.
Infantil taldeak ere euren kategoriako lehen postuetan daude. Zehazki Eguzki Patricio taberna bigarren jarri da Irun 2-7 gaindituta eta Andatza taberna hirugarren Tolosalari 16-2 irabazita.