Kadete partaidetzako urdin-beltzek hilaren 15ean goizeko lehen partida jokatu zuten Maialen Chourraut kiroldegian Tolobolei Cren aurka. Jokoz joko puntuak ederki borrokatu behar izan zituzten bi taldeek, baina azkenean 22-25, 19-25, 26-24 eta 25-21 tolosarren alde amaitu zen partida.
Jubenilek, aldiz, hilaren 16an, Michelingo kirol guneko kantxan egin zioten aurre Toloboleiri. Nahiz eta bi set galdu, lehen hiru jokoetan ederki mantendu zuten erritmoa urdin beltzek (18-25, 22-25 eta 25-23). Baina azken jokoan etxeko taldea ez zen fin ibili eta 9-25ekoarekin Tolosako taldeak garaipena erdietsi zuen. Ikus galeriako irudiak.
Euskal Ligan sendo
Euskal Ligako taldeek, aldiz, garaipenaren bidetik jarraitzen dute. Kiroldegian arratsaldeko jardunaldi ederra izan zuten zaletuek hilaren 15ean.
Lehenik bigarren taldeak Usurbil Boleibola 3-1 (25-13, 20-25, 25-16 eta 25-15) irabazi zuen. Eta saioa biribiltzeko I. mailako taldeak D'Elhuyar Logroño gainditu zuen. Urdin-beltzak nagusi izan ziren eta hiru jokotan (25-10, 25-20 eta 25-15) erabaki zuten partida.
Etxetik kanpoko hitzorduetan, aldiz, Kadete Errendimendu taldeak Aldapeta Berdeak 3-0 (22-25, 18-25 eta 12-25) gainditu zuen. Infantil partaidetzako taldeak, aldiz, nahiz eta ederki borrokatu, ezin izan zuen Suge Trebeak gainditu; 3-2 (25-8, 25-12, 20-25,10-25 eta 15,11) gailendu zen Irungo taldea.