Sariketaren arduradunek jakinarazi dute Lasarte-Oriako Udala saritzeko arrazoiak zeintzuk izan diren. Azaldu dute aipatu erakundeak urtean zehar hainbat programa, kanpaina eta baliabide garatzen dituela "emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko", baita "indarkeria matxistak prebenitzeko" eta "herritarrak sentsibilizatzeko" ere. Gaineratu dute, ekintza horiek udalerriko ikastetxeekin, gazte elkarteekin, kirol taldeekin, ostalaritza establezimenduekin, gizarte eragileekin eta unitate psikosozialarekin lankidetzan aurrera eramaten dituztela. Hala, azaldu dute herrian aurrera eramandako jarduera horiek "konpromiso irmoa" adierazten dutela "genero berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxista mota guztien aurkako borrokan". Halaber, azpimarratu dute hezkuntza programak, sentsibilizazio kanpainak, material pedagogikoak, jarduera protokoloak eta laguntza espazioak uztartuta, "komunitate berdinzaleagoa, seguruagoa eta indarkeriarik gabekoa" eraiki daitekeela.
Ekitaldia, Donostiako Aquiariumen
Noemi Lopez Fernandez Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkariordearen eskutik jaso du saria Agustin Valdivia alkateak Gauzak horrela, udalak adierazi du errekonozimendu horrek berresten duela "instituzioak indarkeriarik gabeko eta berdintasunean zein errespetuan oinarritutako Lasarte-Oriarekin duen konpromiso irmoa".