VIII. Gabonetako Areto Futbol txapelketako izen ematea martxan da

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 19a

Aurreko edizioko finaletan borroka ederrak ikusi ahal izan ziren.

Eguzki Areto Futbol taldeak aurten ere Gabonetako txapelketa antolatu du. Lehiaketa abenduaren 22an hasiko da eta urtarrilaren 3an jokatuko dira finalak.

Benjamin, alebin eta infantil mailako taldeek parte hartuko dute eta neurketa guztiak Maialen Chourraut kiroldegian jokatuko dira.

Maila bakoitzeko zortzi ekipo onartuko dira. Jokalari kopurua ere mugatua izango da; zazpi eta hamar taldekideen artekoa. 

Inskribatzeko orriak Goxokis Goxua dendan daude eskuragarri. Izen emateak abenduaren 15era arte jasoko dira dendan bertan. 

Informazio gehiago eskuratu nahiez gero, antolatzaileek eguzkiaretofutbola@outlook.com helbidean eta 699 42 02 39 telefono zenbakian emango dituzte azalpenak.