Chourraut eta Donostia Arraun Lagunak saritu ditu Aldundiak euren jardunarengatik

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 19a

Gipuzkoa Kirol Galkan sarituak izan ziren kirolari eta erakundeetako ordezkariak. Arg.: Gipuzkoa Kirola

Gipuzkoako Kirol Gala ospatu zen hilaren 14an, Donostiako Tabakaleran. Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero modura hainbat kirolariren jarduna saritu zuen. Gipuzkoa Kirolak 2025 sariak Alex Txikonek eta Nadia Erostarbek jaso zituzten. Distira Saria Esther Arrojeria eta Alba Menendez eskubaloi jokalari ohiek kirol hori sustatzeko egindako lanarengatik. Sari nagusietan herritarrik izan ez bazen ere, Kirol Merituak atalean, Aiora Belartieta eta Nahia Goenaga herritarrak kide dituen Donostia Arraun Lagunak taldeak izan zuen oroigarria, baita Maialen Chourraut piraguistak ere nazioartean eskuratutako podiumengatik