Ekimen solidario horren bosgarren aldia izango da aurtengoa. Aurreko urteetan bezala, biltzen duten dirua Bartzelonako Sant Joan de Deu ospitalari emango diote, haurren minbizia ikertzen laguntzeko. Gaitz hori helduek pairatzen dutenarekin zerikusirik ez duela esan dute zentro horretako ikerlariek eta "lanketa espezifikoa" behar duela. "Oraindik ere, ume eta nerabeen % 20ak ez du gaixotasuna gainditzen". Jakinarazi dutenez, txokolate beroa eta bizkotxoa jan ahal izateko euro bateko dohaintza egin beharko dute Okendora bertaratzen direnek.
Aurreko edizioetan baino are baliabide gehiago biltze aldera, antolatzaileek jakinarazi dute arratsaldeko zortzietan elkartasun bingoa egingo dutela, herriko zenbait komertzio eta norbanakok emandako produktuak zozkatuta: Kairos Lasarte, Berasategi kafeak, Ore Ama okindegia, Lilula liburu denda, Martin Berasategi jatetxea edota Realeko jokalari Jon Martinek parte hartu dutela aurreratu dute.