2025/11/21 16:00 - 21:00

Deialdia

Txokolate jan solidarioa

Txokolate jan solidarioa
Okendo plaza, Lasarte-Oria

Herritar talde batek antolatu du ekimena aurten ere, udaleko Gizarte Zerbitzuak sailaren laguntzarekin. Txokolatea banatzeaz gain bingo solidarioa egingo dute, herriko zenbait saltokik eman dituzten produktuak zozkatuta. Bildutako dirua Bartzelonako Sant Joan de Deu ospitalera bideratuko dute, oso-osorik, haurren minbizia ikertzen jarrai dezaten. 

Txokolate beroa eta bizkotxoa jan nahi dutenek euro bateko dohaintza egin beharko dute.