Ibilgailu klasikoen erakusleiho izan da Andatza plaza

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 16a

Hiru hamarkada baino gehiagoko autoen eta motorren jabeak Andatza plazan elkartu dira, igande goizean, Clasicox Elkarteak eta Lasarte-Oriako udalak antolatutako topaketan. Erakusketa honen lehenengo aldia izan da. 

Andatza Plaza osorik bete dute autoek eta motorrek. Hori ez ezik, euren jabeek eta lasarteoriatarrek libre geratutako txoko guztiak okupatu dituzte. Ehundaka ibilgailu izan dira ikusgai, horien artean zaharrena 1929. urteko kotxea izan da. Aurreko mendeko karrozeria dotorea hainbat herritarrek miatu dute, makina bat argazki mordoa ere egin dizkio. Erakusketaz gain, Scalextric-en jolasteko txokoa ipini dute, kioskoaren ondoan. DJ Nikok goiza girotu du kantuz jositako errepertorioarekin. Sari banaketa ere egin dute; hiru oroigarri eman dizkiete autoei, eta bat motorrei. 

Hamaikak aldera gerturatzen hasi dira enparantzara, eta bazkalorduan, ibilaldiari ekin diote. Herriko zirkuitu oiharen zati bat egin, eta herrian barrena aritu dira. Kaletan lasarteoriatarrak miresteko abagunea aprobetxatu, eta ibilgailuak pasa bitartean, geldirik izan dira. 

Ekitaldiaren lehenengo aldia apartekoa izan delarik, goiz ederra janari artean amaitu dute, 70 bat lagun juntatu baitira bazkaltzera, Hernaniko Jauregi jatetxean.