Jalgi Kafe Antzokia leporaino bete dute herritarrek The Beatles talde ezagunaren omenezko Psicoacustic laukote donostiarraren kontzertuaz disfrutatzeko. 1960ko hamarkadako kanta ezagunak jo dituzte ia bi orduko saioan. Musikariekin batera, ikus-entzuleetako askok abestera eta dantzatzera animatu dira.