Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak elkarlanean antolatu dute hamaikagarren aldiz, Baserriko Produktuen Azoka. Lasarteoriatarrek aukera izan dute ekoizleei zuzenean orotariko gutiziak erosteko, larunbat goiz osoan zehar; besteak beste, barazkiak, ogia, eztia eta landareak zein loreak. Eguraldia atsegina izan delarik, jende mordoa hurbildu da enparantzan ipinitako postuetara, bazkalordura arte.