Saletak hilaren 8an lehoien eta Irlandaren arteko neurketan parte hartu zuen; bigarren zatian sartu zen zelaira. Irlandarrak nagusi izan ziren hasieratik; atsedenaldian 10-42koa zen markagailua eta 24-61 amaitu zen partida.
Hurrengo hitzordua Ingalaterraren aurka jokatuko dute Valladoliden (Gaztela eta Leon) hilaren 15ean eta lagunartekoekin amaitzeko, hilaren 22an, Fiji izango dute aurkari Malagan (Andaluzia).
Bestalde, Erkidegoen arteko CESA txapelketako lehen jardunaldia lehiatu zuten Lazcano eta Sanchez herritarrek Euskadirekin hilaren 1ean eta 2an; biek Katalunia izan zuten aurrez aurre.
17 urtez azpiko emakumeen taldeak Zarautzen jokatu zuen neurketa eta 0-36 amaitu zen lehia.
Gizonezkoen 18 urtez azpiko Euskadiko selekzioak, aldiz, Kataluniara egin zuen bidaia, Sitgesera. Sanchez eta gainerako selekzioko kideek ezin izan zuten nagusi izan zen aurkariaren aurrean ezer egin; 43-0 irabazi zuten katalanek.
Hurrengo jardunaldia hilaren 22 eta 23an izango da eta Valentziaren aurka neurtuko dituzte indarrak bi taldeek.
Taldeen jarduna
Beltzak RTko ordezkariek ere ligako jarduna izan zuten.
Beltzez betetako hamabostekoan Euskal Liga I. Mailako Gipuzkoa Sortzenek ezin izan zuen Durango Hirumeten aurka, 21-6.
Euskal Liga II. mailako kideek, aldiz, 28-0 gainditu zuren Atletico San Sebastianek eta Mutrikuk osatutako taldea.
Getxoren aurka jokatu zuten Emakumeen Euskal Ligako Gipuzkoa Sortzenek zein 18 ea 16 urtez azpiko Zarautz Beltzak taldeek; guztiek garaipean erdietsi zuten.
Lazcano kide duen taldeak 15 - 26 irabazi zuen; 18 urtez azpikoak 19-45 eta 16 urtez azpikoak 12-38.