Lehen saio horretan, scratch eta puntuazio lasterketak jokatu zituzten txirrindulariek. Herritarrek lan ederra egin zuten. Martin bere taldeko lehen izan zen scratch proban eta bosgarren puntuazioan. Gomez, aldiz, B taldeko 11. scratchean eta hamargarren puntuazioan.
Eskuratutako puntuei esker, sailkapen orokorreko buru da Martin eta Gomez 28. postuan da oraingoz.
Gipuzkoako Sariak zazpi jardunaldi izango ditu urritik urtarrilera eta final handia azken hil horretako 18an lehiatuko da.
Hurrengo hitzordua hilaren 15ean dute kirolariek eta horretan berriro ere scratch eta puntuazio lasterketei egin beharko diete aurre.