16 urtez azpiko kluben Euskadiko txapelketa lehiatu zen hilaren 8an, Durango (Bizkaian). Eguraldiari aurre eginez, lehiatu zuten jardunaldia zazpi taldek eta Hodei Murgiondo herritarra kide duen Atletico San Sebastianek bigarren postua eskuratu zuen. Lasarteoriatarrak bere harritxoa jarri zuen pertika jauzia proba irabaziz. Jauzi bakarra egin zuen 2,90 metrokoa eta arazorik gabe gainditu zuen