Parte hartzaile guztiek errepide alboetan zeuden senide, lagun eta ikusleen animoek hauspotuta egin zituzten ibilbideko hogei kilometroak.
Korrikalarien artean Leongo Raul Celada (01.01.28) eta Ekuadorreko Katherine Tisamela (01.09.34) izan ziren garaileak; biak Bikila atletismo taldeko kideak.
Herritarren artean Ostadar taldeko Sergio Ramirez (01.10.44) eta Nora Muñoz (01.27.15) izan ziren lehen gizon eta emakumezkoa.
Lehia ikusgarria
Baina korrikalariek baino ordu erdi bat lehenago patinatzaileek lehia ederra eta estua eskaini zuten azken zuzengunean.
Hamargarren kilometrorako bosteko taldetxo bat sortu zen: Aitor Vacas, Iñigo Ojuel, Julen Urkizar, David Gonzalo eta Ximon Villalobos herritarra. Gonzalo atzen utzi eta gainerako laukoa iritsi zen lasterketako azken metroetara.
Garaipenaren bila esprint ederra jokatu zuten lau patinatzaileek; Aitor Vacasek (38.24) eraman zuen saria. Villalobos lasarteoriatarrak ezin izan zion aurkarien erritmoa eutsi, ordea eta 39.01 marka eginez, laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen gazteak.
Modalitate horretan Javier Vargas herritarra ere izan zen lehian; bere marka 01.01.50 izan zen.