Egun haizetsuak izango direla ohartarazi dute

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 12a

Haize ufadek, besteak beste, zuhaitzak bota ditzakete.

Euskalmet agentziak abisu hori bat baino gehiago eman du azkenaldian, haizeagatik. Gaurko eta biharkoetarako ere ohartarazpen berbera egin du, 06:00etatik hasi eta gauerdira arte. Haizegune gisa identifikatuta ez dituzten tokietan orduko 60-80 kilometrokoak izan daitezke ufadak baina are bortitzagoak ere izan daitezke, batez ere ekialdean. Mendi inguruko eremuetan, berriz, orduko ehun kilometrokoak edo indartsuagoak izan daitezke haize boladak. Egoera horrek basoetan suteak eragiteko arriskua areagotu dezakeela ere ohartarazi du.