June Dominguez, Gipuzkoarekin txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 11

June Dominguez (goiko ilaran, hirugarrena ezkerretik hasita) eta selekzioko kide zein prestatzaileak garaikurrekin. Arg.: Gipuzkoako Saskibaloia Federazioa.

Ligetako lehiaz gain, bestelako lehiaketa edo topaketetan ere parte hartzen ari dira Ostadar SKTko jokalariak. Hila hastearekin bat, maila ezberdinetako Euskadiko eta Nafarroako Txapelketa lehiatu zen. Villafrancan (Nafarroa) jokatu zen kadete mailako lehiaketan, June Dominguez herritarra Gipuzkoako selekzioarekin garaile izan zen

Arabaren aurkako filanerdia arazorik gabe gainditu zuen taldean, 91-68 eta Nafarroa izan zuen aurkari finalean. Gipuzkoak hasieratik hartu zuen aurrea markagailuan eta nafarrek ezin izan zuten ezer egin. 68-81 emaitzarekin garaikurra Gipuzkoara etorri zen.

Aste honetan, gainera, Euskadiko Selekzioarekin lanean izan da Dominguez.