Ostadarreko Kadete Errendimendu taldeak, garaipena kopako bigarren hitzorduan

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 11

Ostadar Boleiboleko Kadete Errendimendu Mailako taldeak Gipuzkoako Kopako bigarren jardunaldiari egin zioten aurre, hilaren 8an, Michelin kirol gunean. 3-0 irabazi zuten urdin-beltzek

Hernani 2 izan zuten aurkari lehiaketako bigarren hitzorduan. Urdin beltzek ederki egin zioten aurre erronkari; ongi jokatuz hiru setak eskuratu zituen etxeko taldeak: 25-21, 25-15 eta 25-19.

Garaipena garrantzitsua izan dela onartu du taldeko arduradun Ane Theusek eta azaldu, denboraldiaurre modura ari direla jokatzen Gipuzkoako kopa. Beraz, fase honetako neurketak entrenamenduetan ikasitakoa praktikan balio duen jakiteko erabiliko dituztela nabarmendu du.

Lan hori guztia urtarriletik aurrera jokatuko den Gipuzkoako txapelketan isla izatea espero du urdin-beltzen prestatzaileak: "Lanean ari gara ligan posturik onena lortzeko".

Euskal Ligan, primeran

Euskal Ligako taldeek ere jardunaldia jokatu zuten eta garaipen berria lortu zuten kanpoan. Lekeition (Bizkaia), I. mailako ordezkariak 1-3 (16-25, 22-25, 14-25 eta 15-25) Lekeitio Marierrota Boleibol Taldea gainditu zuen eta Iruñan (Nafarroa), Universidad de Navarren aurka bosgarren seta borrokatu behar izan zuten II. mailako urdin-beltzek; 2-3 (20-25, 25-20, 20-25, 25-20 eta 2-15) irabazi zuen.

Gipuzkoako Kopa jokatzen ari den infantil partaidetza taldeak, aldiz, Arizmendi taldea izan zuen aurrez aurre. Ostadarreko jokalariak ongi jardun arren, ezin izan zuten aurkaria gainditu; 3-0 (25-12, 25-17 eta 25-19) amaitu zen partida.