Memoriaren eguneko ekitaldiaren bideo laburpena

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 10a

Askatasunaren parkean elkartu dira dozenaka herritar gaur eguerdian. Komunikatu bana irakurri dute Agustin Valdivia alkateak eta Bizikidetza taldeko kideek. Ondoren, Lurdes Iriondo zenaren 'Askatasuna, zertarako?' kantatu dute eta minutuko isilunea egin dute, Gotzon Huegun eskultore lasarteoriatarraren 'Biharraren oroipena' eskulturan arrosa zuriak utzi bitartean.