Urteroko ohitura berritu dute 1963ko kintoek

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 10a

Kuadrilla ederra elkartu da aurtengoan ere. Argazkia: 1963ko kintoak.

Urtea amaitzen ari da eta garai honetan oso ohikoak izaten dira urte berean jaiotako herritarren bazkari eta afariak. 1963ko kintoek urteak daramatzate urtean behin giro ederrean elkartzen eta aurten ere ez dute hutsik egin. Lavie jatetxean bapo afaldu zuten larunbat gauean 37 lagunek.

Javi Mendo eta bere taldeak prestatutako menu bikaina dastatu zuten afaltiarrek: tenperatura baxuan kozinatutako arrautza, patata parmentier-arekin eta baratxuritan egindako ganbekin; risottoa, labean erretako baserriko oilaskoarekin; tenpuran egindako bakailaoa barazki kremarekin; hezurrik gabeko txerrikume iberiarra, arto kremarekin; labeko gazta tarta; kafea; eta edatekoa.