Semblante Andaluz elkarteak eta FARAE Euskal Herriko Andaluziar Etxeen Federazioak elkarlanean antolatuta, Flamenko y Son taldeak emanaldia eskaini du, larunbat iluntzean. Sarrera doakoa izan arren, ikus entzuleek kultur etxeko lehiatilan gonbidapena eskatu behar izan dute. Kontzertuan, musika izan da nagusi; ahotsik gabeko instrumentalak ala flamenkoaren kantutegiko abesti klasikoak, besteak beste, A tu vera edota Se nos rompió el amor. Noizbehinka, dantzari batek ere erakustaldi ederra eskaini du. Euren artean, Amaia Gonzalez Caballero herritarra ere animatu da harekin sevillana bat dantzatzera.
aza 08, 21:30 Kultura