Esperimentu artean, dibertitzeko beta topatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 8a

40 ume bi txandatan banatuta, tailer kreatiboa eta bi irakasle. Horrela igaro dute larunbat goiza, Udal Liburutegian. Zientziaren egunaren harira, hainbat esperimentu egin dituzte. Artetik abiatuta, marrazten aritu dira. Errotagailuak, boligrafoak eta momentu batean, kurkuma ere erabili dute, besteak beste. Lagun artean, ederki igaro dute ordubetea. Azkenerako, ondutako artelanekin magia pixkat egin, eta deseinak desagertarazi dituzte.