2026ko BTT Lasarte-Oria Rural Kutxa probako izen ematea martxan da

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 7a

2025eko BTT Lasarte-Oria Rurual Kutxako helmugako irudia.

BTT Lasarte-Oria Rural Kutxa proba 2026ko apirilaren 19an jokatuko da eta antolatzaileek inskripzio epea ireki dute

2026 urtean BTT Lasarte-Oria Rural Kutxa zeharkaldiko edizio berria apirilaren 19an izango dela jakitera eman dute antolatzaileek. Era berean, izena ematea ireki dute probaren webgunean (www.bttlasarteoria.com).

Urtez urte mendiko txirrindularitzaren zaleak biltzen dituen ekitaldi honek parte hartzaile guztiak harrituko dituela agindu dute antolatzaileek. Horretarako Saiatuz Klubak, MX Racing Klubarekin elkarlanean, ibilbideak diseinatuko ditu. Hiru zailtasun maila mantenduko dituzteka jakinarazi dute antolatzaileek: "Guztiei parte hartzeko aukera eskainiz, bai bizikleta tradizionalekin, bai E-Bikesekin. Hemen inor ez da kanpoan geratzen!".

Era berean, zeharkaldiko plaza mugatuak direla gogorarazi dute, baita parte hartzaile bakoitzak 'Gobik' maillot esklusibo bat jasoko duela, eta, "zeharkaldi hau esperientzia paregabe bihurtzeko pentsatutako zerbitzu guztiez gozatuko" dutela ere. Horien barruan izango dira, hornidura postuetako jakiak eta Okendo plazan indarrak berreskuratzeko egiten den txistorra jana ere.