Hirugarren garaipena erdietsi zuen Sansek hilaren 5ean; Huescaren aurka lehiatu ziren txuri-urdinak. Hamargarren jardunaldian, hau da, urriaren 19ko asteburuan jokatu behar zen partida, baina Huescako jokalarien ehuneko handi batek urdaileko birus izateagatik neurketa atzeratu zen.
Protagonistetako bat Lander Astiazaran herritarra izan zen; bigarren gola egin zuen.
Hamaikakoan izan zen lasarteoriatarra. Lehen zatian penaltiz aurreratu zen Sanse eta bigarren zatia amaitzear zela, talde jokaldi erremate ederra eman zion Astiazaranek, jaurtiketa gurutzatu batekin baloia atean sartuz. Horri esker, Sansek 2-0 irabazi zuen.
Asteburu honetan, hilaren 8an 14:00etan, Leganesen aurka neurtuko ditu indarrak Sansek.
Hemen golaren irudia eta ospakizuna:
View this post on Instagram