175 bat herritar, Behobia-Donostia lasterketarako prest

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 7a

Julen Ormazabal eta Jon Presa herritarrak izan ziren iaz herritarren artean azkarrenak. Arg.: Txema Valles.

Hilaren 9an, Behobia eta Donostia batzen dituen lasterketa lehiatuko dute. Guztira 28.213 pertsonek eman dute izena 20 kilometrotako proba lasterka, patinetan edo hanbikean egiteko. Herritarrak ez dira hitzordura faltako

Korrikalarien artean, 173 ordezkari izango ditu Lasarte-Oriak. Lesio batetik osatzen ari den Jon Presa herritarra ezingo da lasterketan izan, baina besteak beste harekin batera iaz helmugaratu zen Julen Ormazabal izango da lehian. 

Iaz patinatzaileen podiumean izan zen Ximon Villalobos herritarra ere izango da irteera puntuan. Hainbat lasterketetan zein Euskadiko Openko jardunaldian lehiatu da herritarra azken asteetan eta lehen postuetan izan da. Ikus albiste nagusia.