Tolosaldea, Igartza, Ordizia, Hernani eta Buruntzaldea taldeetako 2013. eta 2014. urteetan jaiotako neska-mutilak batuko dira lehian. Bakarka lau probari aurre egin beharko diete: 50 m. eta 2.000 m. libre, 100 m. lau estilo eta 100 m. bizkar. Taldeka aldiz 6x25 zangoak krol proba mistoa jokatuko dute.
Igerilekua, itxita
Txapelketagatik, kiroldegiko igerilekua itxita egongo da hilaren 8an, arratsaldez. Erabiltzaileek Buruntzaldeko gainerako kirol instalazioak erabil ditzaketela gogorarazi dute antolatzaileek.