Herritar talde batek jakinarazi duenez, "erantzun antifaxista" antolatu dute arratsalderako: mobilizaziora deitu dute 18:00etan, Elizatze plazatik abiatuta.
Sare sozialetan eta WhatsApp taldeetan bolo-bolo zabaldu dute VOX alderdi ultraeskuindarrak gaur arratsaldean egingo duen ekintza: "mahai informatibo bat" jarriko dute Okendo plazan, 17:00etatik 20:00etara. Horren jakitun, udaletxe berriko arkupeetan eta pareko etxeko hormetako batean pintaketak egin dituzte: 'Fck VOX' eta 'Faxistak kanpora' irakur zitekeen. Herritar talde batek mobilizazioa egingo du 18:00etan, Elizatzetik abiatuta.
Herritar talde batek jakinarazi duenez, "erantzun antifaxista" antolatu dute arratsalderako: mobilizaziora deitu dute 18:00etan, Elizatze plazatik abiatuta.