Ohorezko B Mailako taldeak Oviedo RC taldea izan zuen aurrez aurre Asti, Zarautzen. Hasieratik nagusi izan ziren beltzak eta 57-17 irabazi zuten partida. Jokin Beloki herritarra bigarren zatian sartu zen zelaira.
Gasteizen izan zuen norgehiagoka Euskal Liga II. Mailako taldeak 12-16 gainditu zuen Gaztedi. Lehia handiko eta tanto gutxiko partida izan zen, baina markagailuan hasieratik beltzak aurreratu ziren – atsedenaldian 0-7– eta ongi mantendu zuten errenta.
Selekzkioarekin lanean
Bestalde, Beltzak RTko harrobiko kide Alex Saleta VRAC Quesos Entrepinares taldeko hamabostekoan izan zen. Unio Sportiva Santboianaren aurka neurtu zituzten indarrak eta 15-34 garaile izan zen Saletaren taldea.
Aste honetan, herritarra Espainiako Selekzioarekin ari da lanean. Hilaren 8an, Irlandaren auka neurtuko dituzte indarrak lehoiek Leganesen eta Saleta selekzioko taldekieekin ari da partida prestatzen.